Itxaron, mesedez...
Itxaron, mesedez...
Hizkuntza aukeratu
Egoitza Elektronikoa ESTELLA-LIZARRA
Egoitza Elektronikoa
ESTELLA-LIZARRA

ESKAERAK: Izena-ematea ALMUDI 2026-2027 ikasturtea - HELDUAK

aren armarria ESTELLA-LIZARRA
Egoitza Elektronikoa > ESKAERAK: Izena-ematea ALMUDI 2026-2027 ikasturtea - HELDUAK

ESKAERAK: Izena-ematea ALMUDI 2026-2027 ikasturtea - HELDUAK

01/09/2026 9:30-tik 04/09/2026 23:59-ra

INFORMAzio orokorra

MATRIKULATZEKO EPEA

2026-2027 ikasturterako Almudí Pintura Eskolako matrikulazioa irailaren 1etik 4ra egingo da.

Epea bakarra izango da, bai aurreko ikasturtean matrikulatuta egon ziren ikasleentzat, bai ikasle berrientzat. Hala ere, lehentasuna izango dute aurreko urtean matrikulatutako ikasleek, eta gainerako plazak ikasle berriei esleituko zaizkie, izena emandako hurrenkeraren arabera.

Informazioa Fray Diego kultur etxean.

 ordutegia:

Talde hauek daude:

JARDUERA

EGUNAK

ORDUTEGIA

PINTURAAsteartea eta ostirala10:00 - 12:15
PINTURAAstelehena, asteartea eta osteguna16:00 - 17:30
PINTURAAstelehena, asteazkena eta osteguna19:30 - 21:00

 IKASTURTEAREN IRAUPENA:

Eskolak 2026eko irailaren 21etik aurrera hasiko dira eta 2027ko ekainean amaituko dira.

Behin izena emanda eta talde kopurua behin betikoa denean, eskola egutegia eskuragarri jarriko da..

 PreZIOAK:

  •   Izena emateko kuota: 21,02 euro (Eskabidea aurkezteko tramitean ordainduko da banku txartel bidez).
  • Gainera, urteko kuota: 375,75 euro. Nahitaezko 9 hilekotan banatuko da, eta hilean 41,75 euro izanen da.


* Ordaindu beharra ikastaroetan izena ematen den unean sortzen da eta ikastaroa egiten dutenek ordaindu beharko dute. Ikastaroan matrikulatzen denak ikasturte osoa ordaindu beharko du, eskolara joaten ez bada ere, arrazoia edozein dela ere (Kultura Batzordearen iritziz salbuespenezkoa denean izan ezik).

 baldintzak:

  1. Matrikulatutako ikasle bakoitzak 21,02€ ordaindu beharko ditu izena emateagatik eta 375,75€ kurtso osoari dagozkionak. Diru kopuru hori 9 hilabetetan banatuko da, 41,75€.
  2. Ordaintzeko modua: Izena emateko kuota banku txartelaren bidez ordainduko da formularioa aurkezten den unean. Hileko kuotak banku-helbideratze bidez kobratuko dira.
  3. Borondatezko epean ordaintzen ez diren kuotak premiamendu bidez eskatuko dira, Nafarroako Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 52. artikuluan ezarritako epeetan eta errekarguekin.
  4. Ikastaro bateko BI KUOTA ordaintzen ez badira, ikasturte horretan bertan eskoletara joateko eskubidea galduko da.
  5. Ez dira onartuko aurreko ikasturteetako kuotak ordaindu gabe dituzten ikasleen matrikulazioak.

 ADINA:

18 urtetik goitikoak.

IZEN EMATEA FORMALIZATZEA:

Egoitza elektronikoaren bidez, izapide elektroniko honetan, eskaera aurkeztuta.

EGOITZA ELEKTRONIKOAREN baldintzak: Tramiteak ziurtagiri digital edo Cl@ve bidezko identifikazioa eskatzen du.

Ohar garrantzitsua: Ikastarorako izen-ematea, ahal dela, egoitza elektronikoaren bidez eginen da. Hala ere, interesa duten pertsona guztien irisgarritasuna bermatzeko, izapide hori baliabide telematikoen bidez egiteko zailtasunak dituztenek, batez ere adinekoek edo eten digitala jasan dezaketenek, matrikula aurrez aurre egin ahal izanen dute Udaletxeko Sarrera Erregistro Orokorrean, matrikulazio-egunetan, 9:30-13:00 ordutegian. Alternatiba horren helburua da behar den laguntza eskaintzea eta ziurtatzea inor ez dela prozesutik kanpo geratzen arrazoi teknologikoengatik.

 IZENA EMATEKO ProZedURA:

  1. Izena emateko formularioa bete (on-line, egoitza elektronikoaren bidez).
  2. Plazak mugatuak dira, hasiera batean aurreko ikasturteko ikasleenak esleituko dira.
  3. Ondoren, ikasle berriekin osatuko dira ikastaroak, dauden plazak bete arte.
  4. Behin inskripzioa baieztatuta, ez da ordainagiririk itzuliko, ez inskripziorik, ez hilerokorik..

 Argibide gehiago:  948 55 17 47 telefonoan (astelehenetik ostiralera, 9:30etik 14:00etara).

 ordenantza arautzaile

https://www.estella-lizarra.com/wp-content/uploads/2021/01/N-1.3.-COLECTIVO-CULTURAL-ALMUDI.pdf

 

Eskabidearen baldintzak

  • Eskabideak ez du sinadurarik behar
  • Izapide hau egiteko lehen interesduna ziurtagiri digitalarekin edo Cl@ve-rekin identifikatu behar da
  • Pertsona fisikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Beste pertsona fisiko batek ordezkatutako pertsona fisikoak izatea ahalbidetzen du
Eskaera egiteko epea itxita dago gaur egun
ESTELLA-LIZARRA - P3109600A
Paseo de la Inmaculada, 1
31200 Estella-Lizarra (Navarra)
Precarga de imagen Precarga de imagen