Deialdia, Gizarte-hezitzailearen lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat oposizio-lehiaketa bidez osatzeko, B2 euskara maila derrigorrez duena, Lizarrako Udalean sortzen diren beharrak estaltzeko.
Estella-Lizarrako Udalak dituen langile beharrak ikusita, bidezkoa da deialdia egitea, hautaproben bidez honako hauek eratzeko:
Gizarte-hezitzailearen lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda, B2 euskara maila derrigorrez duena, Estella-Lizarrako Udalean sortzen diren beharrak estaltzeko.
Kontratatzen den pertsona Gizarte Ongizatearen Arloari atxikita geldituko da eta plantilla organikoko 5.25 zenbakiko lanpostu hutsa beteko du. Lanpostu horrek euskarazko B2 derrigorrezko hizkuntz eskakizuna du.
2.1. Prozesu honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:
a) 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.
b) Espainiarra izatea edo Europar Batasuneko estatu kideren bateko herritarra izatea, edo Europako Erkidegoak izenpetu eta Espainiak berretsitako Nazioarteko Itunen aplikazio-eremuan sartutako Estaturen bateko herritarra, langileen zirkulazio askea aplikatzekoa den estatu batekoa; ...
c) Dagozkion eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
d) Gizarte Hezkuntzako graduko titulua edo baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.
Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotze agiria edo, hala badagokio, homologazioa egiaztatzen duen agiria eduki beharko da.
e) Enplegu-eskariaren alta- eta berritze-agiria edo enplegua hobetzeko agiria (DARDE) izatea.
f) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta zerbitzutik baztertua ez izatea edo diziplinaren arabera Administrazio Publikoren batetik kaleratua ez izatea.
g) Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko B2 euskara mailaren baliokidea izatea.
h) Adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da kondenaturik ez egotea, epai irmo baten bidez, sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere. Hori dena, bat etorriz uztailaren 28ko 26/2015 Legearekin, zeinaren bidez aldatzen baita Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema
Deialdian parte hartzeko eskaerak nahitaez telematikoki aurkeztu beharko dira, horretarako diseinatutako izapide honen bidez.
Eskabidea aurkeztean, izangaiek, kasuaren arabera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
3.3.1. Nortasun agiri nazionala edo pasaportea indarrean.
3.3.2. Deialdiaren bigarren oinarrian eskatzen den titulazioaren kopia, edo hura lortzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena, edo, hala badagokio, eskaerak aurkezteko epea amaitu baino lehen lortzeko moduan egon izanaren ziurtagiriarena.
3.3.3. Enplegu-eskariaren alta- eta berritze-dokumentuaren kopia edo enplegua hobetzeko dokumentuarena (DARDE).
3.3.4. PB2 mailako euskararen ezagutzaren ziurtagiriaren kopia, 2.1.g) atalean eskatutakoaren arabera.
3.3.5. Sexu Delitugileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa.
3.3.6. 8.2. oinarrian ezarritako merezimenduak frogatzen dituzten agiriak, lehiaketaldian baloratuko direnak
3.3.7. Desgaitasun aitortua duten izangaiek hura frogatzen duen agiria erantsi beharko diote parte hartzeko eskabideari, organo eskudunak emana. Halaber, beharrezkotzat jotzen dituzten denbora eta baliabide egokitzapenak ere eskatzen ahalko dituzte. Kasu horretan, eskabidean adierazi beharko dute eta, gainera, aparteko orrian adierazi zer desgaitasun duten eta zer egokitzapen eskatu dituzten.
2025eko urriaren 27ra arte (hamar egun naturaleko epea, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak urriaren 16an egindako eskaintza argitaratu eta biharamunetik hasita).