6. gobernu-ordenantzak Estella-Lizarrako alde zaharreko Interes Kulturaleko Ondasun (BIC) izendatutako eremuaren barruan dauden eraikinetako elementu komunetan eta arkitektura- eta ingurumen-interesagatik zehazten diren eraikinetan egiten diren obretarako Udal honek ezarritako dirulaguntzen erregulazioa jasotzen du.
Elementu komunak zaharberritzeko obren artean hauek daude, bertzeak bertze:
a) Fatxadak konpontzeko lanak: balkoiak, moldurak, erlaitzak, teilatu-hegalak, teilatu-hodiak,zorrotenak, kanpoko zurgin-lanak, kanpo estaldurak
b) Estalkiak konpontzea: egitura, estaldura, tximiniak, luzernarioak, isolamenduak, etab.
c) Berreraikuntzak, eraikinaren egituraren sendotzea eta indartzea.
d) Eraikinaren instalazio orokorrak: saneamendu eta hornidurarako zutabeak; aireztatzeko hodiak; uraren, gasaren eta argindarraren kontagailuen zentralizazioa, igogailuak paratzea, etab.
e) Lehenagoko bertze batzuen ondorioz egin behar diren obrak.
f) Antolamendutik kanpora dauden eraikin edo eraikuntzak, eraikin nagusitik aparte daudenak,eraisteko obrak.
Laguntzak Estella-Lizarrako Alde Zaharrean Interes Kulturaleko Ondasun (IKO) deklaraturiko eremuaren barnean dauden eraikinetako elementu komunetan egiten diren obretan baizik ez dira aplikatuko, eta gutienez ere 25 urte badituzte eta etxebizitzen zaharberritze babesturako Nafarroako Gobernuak deitzen dituen laguntzetara bildu badira.
Orobat, laguntza hauek biltzen ahalko dituzte ondotik zehazten diren eraikinek, IKO eremutik kanpora egon arren:
Jarduketa eta obra guztietan koherentzia teknikoa eta eraikuntzazkoa bermatu beharko diraeraikinen kontserbazio egoeran, BBBPBaren araudiak, planeamenduak eta ordenantzek xedatzen dutenera egokitu eta eraikinaren erabilera, segurtasuna edo estetika hobetu.
A.-Hauek dira Udalaren laguntzak jaso ditzaketenak:1. 1. artikuluan deskribatzen diren obrak, 2. artikuluan ezarritakoa betetzen badute etaKontserbazio Araubidean deklaratuak badira.2. 1. artikuluan deskribatzen diren obrak, 2. artikuluan ezarritakoa betetzen badute eta Berritze-Aldibaterako Kontserbazio Araubidean deklaratuak badira, betiere bolumen baldintzak (azalera etagaraiera) ez badira planeamenduak berritzeetarako ezarri baino handiagoak.3. Mantendu beharreko elementuen gainean egindako obrak, BBBPBko haien fitxa partikularrarijarraikiz, Berritze Araubidean deklaraturiko eraikinetan, eta xedea haren kontserbazioa edo eraikin berrian lehengoratzea badute.
A) Hauek dira Udalaren laguntzak jaso ditzaketenak:
B) Laguntza hauetatik kanpo daude:
Honako hauek dira Udalaren laguntzak eskura ditzaketenak, betiere ordenantza honetan eskatzen diren baldintza guztiak betetzen badituzte:
a) Etxebizitzen jabeak.
b) Jabeen elkarteak, beren organo zuzentzaileak badira jarduketak bultzatzen dituztenak.
c) Eraikinen jabeak, haietan etxebizitzen %70 baino gehiago alokairuan badituzte eta gutienez ere kontratuen %50ek gutienez ere 2 urteko antzinatasuna badute.
d) Eraikinen errentariak, Hiri Errentamenduei buruzko Legearen xedapenen arabera.
e) Zaharberritzen diren eraikinetan kokaturik dauden saltokien jabe edo errentariak, baldin eta hauek zaharberritzearen kostuetan parte hartzen badute.
Dirulaguntza mota hauek daude:
Kontuan hartzen diren aurrekontu eta ordainsariak izanen dira zaharberritzeko laguntzak eskuratzeko eta ordenantza honetako 1. artikuluan agertzen diren eta/edo Udalaren BulegoTeknikoak zehazten dituen obretarako zenbatetsi direnak, aurrekontua aitzinetik berrikusita, halabehar badu.
Laguntzak izanen dira Estella-Lizarrako Udalak onuradunei ordenantza honetan arautzen diren baldintzetan ematen dizkien dirulaguntza edo ekarpenak, Nafarroako Gobernuari eskatzen zaizkionak aparte utzirik.
Zenbatekoak:
Zaharberritzen diren etxebizitzak Kontserbazio Araubidean edo Berritze-Aldi Baterako Kontserbaziokoan dauden eraikinetan badaude eta 3A artikuluko baldintzak badituzte, zenbatekoak eskatzailearen errenta mailaren arabera zehaztuko dira, ondotik ematen diren ehunekoak aplikatuz obraren kontrataren aurrekontuaren gainean, gehi teknikarien ordainsariak.
Errenta maila zehazteko kontuan hartuko da errenta aitorpeneko zergapeko egintzaren Atal Orokorrari errenta salbuetsiak gehitzearen ondoriozkoa, halakorik bada.
Lanbide arteko gutxieneko soldata
2,5 baino gutxiago
3,5 baino gutxiago
3,5 baino gehiago
Dirulaguntza teorikoa
%20
%15
%10
Etxebizitza bakoitzeko gehieneko dirulaguntza
920 euro
765 euro
600 euro
Pertsona juridikoen kasuan, kontuan hartuko da LGSa 3,5 halako baino gehiagoko diru-sarrera maila.
Fatxadaren tratamenduak lehengoratze jarduketak ekartzen baditu, tratamendu horren kostuak %55eko dirulaguntza jasoko du, eta gehienez ere 785 euro eraikin bakoitzeko.
Lehengoratze lan horiek zaharberritzeko bertze obra batzuekin batera egin behar direnean, diru-laguntza bildu ahal izateko kontusail bereizietan aurkeztuko dira aurrekontuaren barnean.
Obrak egiten direnean Berritze Araubidean dauden eraikinetan dauden elementuetan, beren fitxa partikularren arabera hura kontserbatu edo berreskuratzeko xedez, laguntzak aurrekontuaren %55 izanen dira, eta gehienez ere 785 euro eraikin bakoitzeko.
Dirulaguntza aplikatu ahal izateko, obra horiek aurrekontuaren barnean aurkeztu beharko dira, kontusail bereizi gisa.
Eraispenetarako laguntza bereziak:
Antolamendutik kanpoko eraikin edo eraikuntzak eraisteko obrek laguntza hauek biltzen ahalko dituzte, BBBPBko haien fitxa partikularretan jasota badaude eta erakin nagusitik aparte badira. Halakoetan eraispenak ekartzen dituen gastuen %100eko dirulaguntza jasoko da, eta gehienez ere 3.000 euro.
Ordenantza honetako baldintzak eta betekizunak ez betetzeak, eta zehatz-mehatz, EEZBak edoUBTak beharrezkotzat jotzen dituzten obrak ez egiteak, baita aurkeztutako dokumentazioan edozein datu faltsutzeak, udal laguntzak deuseztatu eta kentzea ekarriko du kasuan kasuko espedientean.
Laguntzak bat bakarrari deuseztatzen edo kentzen ahal zaizkio, jabe elkarteren batean bat bakarra baldin bada baldintzaren bat bete ez duena.