Interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek udalerriko bide publikoetako lurzoruaren, zorupearen edo hegalkinaren bakarreko erabileragatik edo aprobetxamendu bereziengatik ordaindu beharreko Tasa.
Izapide honen bidez enpresa hornitzaileek likidazioak aurkez ditzakete erakundean. Kasu horretan, enpresa hornitzaileak hitzarmena sinatuta dauka NUKFrekin eta datuen formularioa bete eta frogagiriak aurkeztu beharko ditu, baina ez du inolako ordainketarik egin behar.
Pertsona fisikoak eta juridikoak, hornidura-zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen titularrak, horien izaera publikoa edo pribatua kontuan hartu gabe, bai hornidurak egiteko erabiltzen diren sareen titularrak badira, bai sare horien titularrak ez badira ere, sare horien erabilera-, sarbide- edo interkonexio-eskubideen titularrak badira.
Karga-tasa Nafarroako Toki Ogasunak arautzen dituen Legearen 105. artikuluan ezarrita dago: aipatutako enpresek udalerri bakoitzean urtero lortzen duten fakturaziotik datozen diru-sarrera gordinen ehuneko 1,5.
On-line: Orri honen beheko aldean dagoen Eskabide berria botoiaren bidez.
Edozein unetan.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100.etik 108.era bitarteko artikuluak.