Deialdia, Estella-Lizarrako Udalaren etxez etxeko laguntza zerbitzuan sortzen diren beharrak estaltzeko, familia langile gisa aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat oposizio-lehiaketa bidez osatzeko.
Estella-Lizarrako Udalak dituen langile beharrak ikusita, bidezkoa da deialdia egitea, hautaproben bidez honako hauek eratzeko:
Familia-langile izateko lanpostuetan aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda, Lizarrako Udalaren etxez etxeko laguntza zerbitzuan sortzen diren beharrei erantzuteko.
Deialdiaren xedea da lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrenda bakarra osatzea, hautaproben bidez.
2.1. Prozesu honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:
a) 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.
b) Espainiarra izatea edo Europar Batasuneko estatu kideren bateko herritarra izatea, edo Europako Erkidegoak izenpetu eta Espainiak berretsitako Nazioarteko Itunen aplikazio-eremuan sartutako Estaturen bateko herritarra, langileen zirkulazio askea aplikatzekoa den estatu batekoa; ...
c) Dagozkion eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
d) Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako Teknikariaren titulua, Atentzio Soziosanitarioko Teknikariarena, Erakunde Sozialetako Mendeko Pertsonen Atentzio Soziosanitarioko Profesionaltasun Ziurtagiriarena edo etxean dauden Pertsonen Atentzio Soziosanitarioko Tituluarena, edo aurrekoetakoren baten baliokidea izatea, edo eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.
Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotze agiria edo, hala badagokio, homologazioa egiaztatzen duen agiria eduki beharko da.
e) Enplegu-eskariaren alta- eta berritze-agiria edo enplegua hobetzeko agiria (DARDE) izatea.
f) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta zerbitzutik baztertua ez izatea edo diziplinaren arabera Administrazio Publikoren batetik kaleratua ez izatea.
Deialdian parte hartzeko eskaerak nahitaez telematikoki aurkeztu beharko dira, horretarako diseinatutako izapide honen bidez.
Eskabidea aurkeztean, izangaiek, kasuaren arabera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
3.3.1. Nortasun agiri nazionala edo pasaportea indarrean.
3.3.2. Deialdiaren bigarren oinarrian eskatzen den titulazioaren kopia, edo hura lortzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena, edo, hala badagokio, eskaerak aurkezteko epea amaitu baino lehen lortzeko moduan egon izanaren ziurtagiriarena.
3.3.3. Enplegu-eskariaren alta- eta berritze-dokumentuaren kopia edo enplegua hobetzeko dokumentuarena (DARDE).
3.3.4. 8.2. oinarrian ezarritako merezimenduak frogatzen dituzten agiriak. Merezimenduok lehiaketaldian baloratuko dira, bakarrik;
- Administrazio publikoetan egindako zerbitzuen egiaztagiria, eta/edo
- hizkuntzak jakitearen ziurtagiria (B1 mailatik aurrera).
3.3.5. Ezgaitasun aitortua duten izangaiek hura frogatzen duen agiria erantsi beharko diote parte hartzeko eskabideari, organo eskudunak emana. Halaber, beharrezkotzat jotzen dituzten denbora eta baliabide egokitzapenak ere eskatzen ahalko dituzte. Kasu horretan, eskabidean adierazi beharko dute eta, gainera, aparteko orrian adierazi zer ezgaitasun duten eta zer egokitzapen eskatu dituzten.
3.3.6. B erako gidabaimena
2026ko martxoaren 16ra arte (hamar egun naturaleko epea, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak martxoaren 3an egindako eskaintza argitaratu) eta biharamunetik hasita.