Deialdia, Estella-Lizarrako Udalaren mendeko Almudí kultura-kolektiboaren pintura ikasgeletan sortzen diren beharrak estaltzeko, aldi baterako kontratuarekin, pintura-geletako irakasle izateko izangaien zerrenda bat oposizio-lehiaketa bidez osatzeko.
Estella-Lizarrako Udalak dituen langile beharrak ikusita, bidezkoa da deialdia egitea, hautaproben bidez honako hauek eratzeko:
Izangaien zerrenda bat, Estella-Lizarrako Udalaren mendeko Almudí kultur kolektiboko pintura ikasgeletan sortzen diren beharrak estaltzeko pintura irakasle lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko.
Deialdiaren xedea da lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrenda bakarra osatzea, hautaproben bidez.
2.1. Prozesu honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:
a) 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.
b) Espainiarra izatea edo Europar Batasuneko estatu kideren bateko herritarra izatea, edo Europako Erkidegoak izenpetu eta Espainiak berretsitako Nazioarteko Itunen aplikazio-eremuan sartutako Estaturen bateko herritarra, langileen zirkulazio askea aplikatzekoa den estatu batekoa; ...
c) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
d) Gutxienez, batxilergoko titulua, bigarren mailako lanbide heziketakoa edo aurrekoren baten baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.
Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotze-agiria edo, hala badagokio, homologazioa egiaztatzen duen agiria eduki beharko da.
e) Enplegu-eskariaren alta- eta berritze-agiria edo enplegua hobetzeko agiria (DARDE) izatea.
f) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta zerbitzutik baztertua ez izatea edo diziplinaren arabera Administrazio Publikoren batetik kaleratua ez izatea.
g) Euskaraz jakitea eskatzen duten lanpostuak betetzeko (4.9 lanpostua), Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko B2 (edo goragoko maila) mailaren baliokidea.
h) Abenduaren 11ko 111/2015 Errege Dekretuan araututako Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ezezko ziurtagiria.
Deialdian parte hartzeko eskaerak nahitaez telematikoki aurkeztu beharko dira, horretarako diseinatutako izapide honen bidez.
Eskabidea aurkeztean, izangaiek, kasuaren arabera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
3.3.1. Nortasun agiri nazionala edo pasaportea indarrean.
3.3.2. Deialdiaren bigarren oinarrian eskatzen den titulazioaren kopia, edo hura lortzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena, edo, hala badagokio, eskaerak aurkezteko epea amaitu baino lehen lortzeko moduan egon izanaren ziurtagiriarena.
3.3.3. Enplegu-eskariaren alta- eta berritze-dokumentuaren kopia edo enplegua hobetzeko dokumentuarena (DARDE).
3.3.4. Euskarako hizkuntz eskakizuna ezarrita duten lanpostuetan lehiatu nahi dutenek, PB2 maila edo goragokoa dutela egiaztatu beharko dute, 2.1.g) atalean eskatzen den moduan.
3.3.5. 8.2 oinarrian ezarritako merezimenduak frogatzen dituzten agiriak. Merezimenduok lehiaketaldian baloratuko dira.
3.3.6. Ezgaitasun aitortua duten izangaiek hura frogatzen duen agiria erantsi beharko diote parte hartzeko eskabideari, organo eskudunak emana. Halaber, beharrezkotzat jotzen dituzten denbora eta baliabide egokitzapenak ere eskatzen ahalko dituzte. Kasu horretan, eskabidean adierazi beharko dute eta, gainera, aparteko orrian adierazi zer ezgaitasun duten eta zer egokitzapen eskatu dituzten.
2026ko apirilaren 21a arte (hamar egun naturaleko epea, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak apirilaren 10a egindako eskaintza argitaratu eta biharamunetik hasita).