Udako Ludoteka programa udal-zerbitzu bat da, eta, haren bidez, haurren garapen integrala errazten duen gune bat sortzen da, jolas-jarduera ikasteko eta sortzeko baliabide gisa erabil dadin udan.
Bizipen ludikoak sustatzen dituen gunea da, haurrentzako, familientzako eta komunitatearentzako emaitzak positiboak ematen dituena. Adin bakoitzaren interes eta gaitasunetarako segurua eta egokia da. Haurrentzako topagunea da, eta haurren garapen integralean eragiten du.
Udako Ludoteka programa Remontival IPan eginen da. Zerbitzua 8:00etik 14:30era egonen da irekita. Sartzeko hiru ordutegi izanen ditu (08:00etan, 08:30ean eta 09:00etan) eta ateratzeko beste hiru (13:30ean, 14:00etan eta 14:30ean).
Ekainaren 22tik abuztuaren 28ra (uztailaren 31tik abuztuaren 7ra, biak barne, izan ezik).
Asteko prezioa
1. adingabe
2. adingabe
3. adingabetik aurrera
Orokorra
50 €
37 €
20 €
guraso bakarreko familia eta familia ugaria
30 €
24 €
Lehentasuna izanen dute Lizarran, Aberin-Muniainen eta Morentinen erroldaturiko adingabeek.
Salbuespena (1*): Programan sartu ahal izanen dira, erroldatuen baldintza beretan, Lizarran bizi ohi ez diren adingabeak, baldin eta beren ama, aita edo legezko tutorea udalerrian erroldatua badago. Kasu horietan, agiri bidez egiaztatu beharko da adingabea bere zaintzapean dagoela jarduera egiten den bitartean (epai judiziala edo baliozko beste dokumentu bat).
Plaza guztiak betetzen badira, guraso bakarreko familiek izanen dute lehentasuna, oinarri hauetan ezarritakoaren arabera.
Eskaintzen diren plazak ez badira betetzen erroldatutako pertsonekin (salbuespena (1*) barne), plaza hutsak erroldatuta ez dauden eskatzaileei esleituko zaizkie, izen-ematearen ordena korrelatiboaren arabera.
Familietako batek ordainketa ezarritako epeetan egiten ez badu, hutsik dauden plazak familia hauei esleituko zaizkie, itxaron zerrendako hurrenkera korrelatiboan.
Honakoa izanen da beharrezkoa:
1. Eskabidea eta eskatutako agiriak ezarritako epeetan aurkeztea.
2. Aurreinskripzioarekin fidantza (120 €) ordaintzea.
3. Estella-Lizarrako Udalarekiko betebehar ekonomikoak eguneratuak izatea.
4. 2025eko udal ludoteken programetan honako kasu hauetan erori ez izana, ofizioz egiaztatuko baitira:o Eskatu eta esleitutako ludotekari astebete baino gehiago uko egin izana.o Izena eman duen adingabea gutxienez hiru egunez joan ez bada ludotekara, aurrez abisatu gabe edo behar bezala justifikatutako arrazoirik gabe.
•Eskabideren bat 4. puntuan erortzen bada, zozketatik kanpo geratuko da, eta automatikoki baztertuko da.
Eskabidea egiten den unean, 120 € ordaindu beharko dira fidantza gisa. Fidantza hori esleitutako asteengatik ordaindu beharreko azken preziotik deskontatuko da. Zozketan asterik esleitzen ez bada, itzulketa osoa eginen da.
Ikasturte honetan Haur Hezkuntzako 1. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arte ikasi duten haurrak.
50 plaza lehenengo astean, 70 plaza bigarren eta hirugarren asteetan, 60 plaza laugarrenean, 70 plaza bosgarrenean eta 50 seigarren, zazpigarren, zortzigarren eta bederatzigarren asteetan.
Izen ematea maiatzaren 15, 16, 17, 18, 19, eta 20an izanen da, udal webguneko formularioaren bidez.
Dauden plazak betetzen badira, guraso bakarreko familiek lehentasuna izanen dute, oinarri arautzaileetan ezarritakoaren arabera.
Erroldatuen eskaerak (1* salbuespena barne) eskainitako plazak baino gehiago badira, zozketa publikoa eginen da maiatzaren 22ko 09:30etan, osoko bilkuren aretoan. Ondoren, onartutako pertsonen zerrenda eta itxarote-zerrenda eginen da. Zerrenda horiek udal web orrian argitaratuko dira.
Matrikula formalizatzea eta tasa ordaintzea: maiatzaren 28an eta 29an, udalaren webgunearen bidez. Matrikula epe horretan ordaintzen ez bada, aurkeztutako eskabidea ez da onartuko, eta, kasu horretan, ez da fidantza itzuliko.
1. Izena emateko fitxa betetzea (on –line- Udalaren web gunean zehar).
2. Plazak mugatuak dira, zozketa bidez esleituko dira maiatzaren 22an, eta Udalaren web orrian argitaratuko dira.
3. Behin zozketa egina eta izen-ematea formalizatzeko, ordainketa udal webgunearen bidez egin beharko da, ordainketa egiteko adierazitako loturan. (Azken prezioari fidantza gisa ordaindutako zenbatekoa kenduko zaio).
4. Izena emateko asteak baieztatu ondoren, ez da ordainagiririk itzuliko.
Argibide gehiago: 948 548223 (astelehenetik ostiralera, de 9.30etik 14.00etara) eta Udalaren web orrian.
JAKINARAZTEA:
INFORMATZEA:
HONAKO ARGI GERATU BEHAR DA:
Tratamenduaren arduraduna Estella-Lizarrako Udala
Tratamenduaren helburua: Udako Ludoteka programaren kudeaketa egitea. Argazkiak eta/edo bideoak egin ahal izanen dira, betiere eremu profesionalean, erakundearen jarduera zabaltzeko eta baimena eman bada.
Era berean, datuak erabil daitezke Lizarrako Udalarekin zerikusia izan dezaketen ekitaldi, proba edo jarduerei buruzko informazioa eta beste batzuk bidaltzeko.
Eskubideak: datuak eta beste eskubide batzuk eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubidea duzu, Udalera edo dagoen egoitza elektronikora joz, helbide honetan www.estella-lizarra.com