DEIALDIA, Estella-Lizarrako Udaleko idazkari lanpostua aldi baterako eta administrazio-erregimenean betetzeko.
Deialdi honen helburua da Idazkaritzako lanpostua aldi baterako betetzea, lehiaketa-oposizio bidez, Idazkaritzako beharrezkoak diren funtzio publikoak bete ahal izateko, eta lanpostu hori betetzeko izangaien zerrenda bat osatzea
2.1. Prozesu honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:
a) 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.
b) Espainiarra izatea edo Europar Batasuneko estatu kideren bateko herritarra izatea, edo Europako Erkidegoak izenpetu eta Espainiak berretsitako Nazioarteko Itunen aplikazio-eremuan sartutako Estaturen bateko herritarra, langileen zirkulazio askea aplikatzekoa den estatu batekoa; espainiarren ezkontideek eta Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetako nazionalitatea dutenek ere parte hartu ahal izanen dute, zuzenbidez banatuta ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta ezkontideenek ere, zuzenbidez banatuta ez badaude, 21 urtetik beheitikoak badira edo, adin horretatik goitikoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.
c) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
d) Oposizioa egiten den egunerako, titulu akademiko hauetakoren bat edo dagozkien gradu-tituluak edo baliokideak izatea edo lortzeko moduan egotea:
Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotze-agiria edo, hala badagokio, homologazioa egiaztatzen duen agiria eduki beharko da.
e) Enplegu-eskariaren alta- eta berritze-agiria edo enplegua hobetzeko agiria (DARDE) izatea.
f) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta zerbitzutik baztertua ez izatea edo diziplinaren arabera Administrazio Publikoren batetik kaleratua ez izatea.
Deialdian parte hartzeko eskaerak nahitaez telematikoki aurkeztu beharko dira, horretarako diseinatutako izapide honen bidez.
Eskabidea aurkeztean, izangaiek, kasuaren arabera, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
3.3.1. Nortasun agiri nazionala edo pasaportea indarrean.
3.3.2. Enplegu-eskariaren alta- eta berritze-dokumentuaren kopia edo enplegua hobetzeko dokumentuarena (DARDE).
3.3.3. Deialdiaren bigarren oinarrian eskatzen den titulazioaren kopia, edo hura lortzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena, edo, hala badagokio, eskaerak aurkezteko epea amaitu baino lehen lortzeko moduan egon izanaren ziurtagiriarena.
3.3.4. 7.2 oinarrian ezarritako merezimenduen frogagiriak, lehiaketaldian baloratuko direnak.
3.3.5. Ezgaitasun aitortua duten izangaiek hura frogatzen duen agiria erantsi beharko diote parte hartzeko eskabideari, organo eskudunak emana. Halaber, beharrezkotzat jotzen dituzten denbora eta baliabide egokitzapenak ere eskatzen ahalko dituzte. Kasu horretan, eskabidean adierazi beharko dute eta, gainera, aparteko orrian adierazi zer ezgaitasun duten eta zer egokitzapen eskatu dituzten.
2026ko apirilaren 24a arte.