ESTELLA-LIZARRAKO UDALAREN ZERBITZUKO LANGILEEN LAN BALDINTZEI BURUZKO AKORDIO-HITZARMENA (2016-2019 ALDIA)
39. artikulua. Ikasketak egiteko laguntzak.2. Langile finkoentzat eta hiru urtetik gorako kontratu etengabea edo azken bost urtean hiru urtetik gorako kontratu metatuak dituzten administrazio-kontratudunentzat, haien seme-alabek unibertsitateko ikasketak egiten badituzte (erdi mailakoak edo goi mailakoak), 9.000 euroko gehieneko zenbatekoa izanen da urtean langileentzat (kotizazio sozialak izan ezik), matrikularen kontzeptuko gastuak ordaintzeko.
Pertsona bakoitzari ematen zaion laguntza ezin da unibertsitate publikoko matrikula baino handiagoa izan.
Unibertsitateko ikasketetarako laguntza ekonomikoak hainbanatu eginen dira lanaldiaren portzentajearen arabera, portzentaje hori %75etik beherakoa bada eta lanaldi hori egiten bada lanaldi partzialeko kontratazio baten ondorioz eta ez lanaldi-murrizketa baten ondorioz.
Partida horretan gerakinik badago, hura erabiliko da hurrengo urteko zenbatekoari gehitzeko, edo, hala balegokio, aurreko atalean izan litekeen falta berdintzeko.
Laguntza hau jasotzeko, dagokion eskaera egin beharko da urrian, Enpresa Batzordeak emanen dituen inprimakietan. Horrekin batera, dagokion bekaren eskaera eman edo ukatu den frogatzen duen agiria aurkeztuko da, edo zinpeko adierazpena, ezarritako baremo ekonomikoak gainditzeagatik bekarik ez dela eskatu zehazten duena.
Beka eta laguntza gehituta matrikularen kostua gainditzen denean, hura zenbatean gainditzen den horrenbeste kenduko da laguntzatik.