Itxaron, mesedez...
Itxaron, mesedez...
Hizkuntza aukeratu
Egoitza Elektronikoa ESTELLA-LIZARRA
Egoitza Elektronikoa
ESTELLA-LIZARRA

LANGILEAK: Langileen ondorengoen UNIBERTSITATEKOAK EZ DIREN ikasketetarako laguntza eskabidea

aren armarria ESTELLA-LIZARRA
Egoitza Elektronikoa > LANGILEAK: Langileen ondorengoen UNIBERTSITATEKOAK EZ DIREN ikasketetarako laguntza eskabidea

LANGILEAK: Langileen ondorengoen UNIBERTSITATEKOAK EZ DIREN ikasketetarako laguntza eskabidea

01/10/2026 0:00-tik 31/10/2026 23:59-ra

ESTELLA-LIZARRAKO UDALEKO LANGILEEN LAN-BALDINTZEI BURUKO AKORDIO-HIZARMEN KOLEKTIBOA (2016-2019 ALDIA)

39. artikulua. Ikasketak egiteko laguntzak.
1. Hiru urtetik gorako kontratu etengabea edo azken bost urtean hiru urtetik gorako kontratu metatuak dituzten langileei, haien seme-alabak haur eskolara joaten badira edo hiru urtetik aurrera ikasketak egiten badituzte (hiru urteak beteta ikasturtea hasten den urtean) unibertsitatean sartu bitartean (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH, Batxilergoa, Lanbide Heziketa), zenbateko finko bat ordainduko zaie, onuradun gisa agertzen diren senitartekoen ikasketek dakartzaten gastuei heltzeko.

Aurrekoa gorabehera, zenbateko horrek 15.000 euroko muga izanen du urtean langileentzat (kotizazio sozialak izan ezik), eta, muga hori gainditzen ez duen bitartean, ondoko zenbateko hauei egokituko zaie:

  • 0-3 urte ...................................................................... 125 euro.
  • Haur Hezkuntza ........................................................ 150 euro.
  • Lehen Hezkuntza ...................................................... 200 euro.
  • DBH ............................................................................ 275 euro.
  • Batxilergoa, eta erdi eta goi mailak (LH)................. 275 euro.
     

Aurreko zenbatekoek gehieneko muga gainditzen badute eta 2. atalean gerakinik badago, behar den zenbatekoa erabiliko da aipatutako zenbatekoak berdintzeko. Zenbateko hori ikasturtearen lehen hiruhilekoan ordainduko zaie langileei.


Ikasmaila errepikatuz gero, zenbateko horiek ez dira ordainduko.


Laguntza hori jasotzeko, urrian dagokion eskaera egin beharko da, Enpresa Batzordeak emanen dituen inprimakietan.


Unibertsitatez kanpoko ikasketetarako laguntzak ez dira lanaldiaren arabera hainbanatuko.
 

Eskabidearen baldintzak

  • Eskabideak ez du sinadurarik behar
  • Izapide hau egiteko lehen interesduna ziurtagiri digitalarekin edo Cl@ve-rekin identifikatu behar da
  • Pertsona fisikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
ESTELLA-LIZARRA - P3109600A
Paseo de la Inmaculada, 1
31200 Estella-Lizarra (Navarra)
Precarga de imagen Precarga de imagen