Itxaron, mesedez...
Itxaron, mesedez...
Hizkuntza aukeratu
Egoitza Elektronikoa ESTELLA-LIZARRA
Egoitza Elektronikoa
ESTELLA-LIZARRA

ESKAERAK: 2026-2027ko Gabonetako ludoteka programan izen ematea

aren armarria ESTELLA-LIZARRA
Egoitza Elektronikoa > ESKAERAK: 2026-2027ko Gabonetako ludoteka programan izen ematea

ESKAERAK: 2026-2027ko Gabonetako ludoteka programan izen ematea

23/11/2026 0:00-tik 27/11/2026 23:59-ra

INFORMAZIO OROKORRA

Zer dIRA ludotekak?

Ludoteka programa udal-zerbitzu bat da, eta, haren bidez, haurren garapen integrala errazten duen gune bat sortzen da, jolas-jarduera ikasteko eta sortzeko baliabide gisa erabil dadin oporraldietan.

Bizipen ludikoak sustatzen dituen gunea da, haurrentzako, familientzako eta komunitatearentzako emaitzak positiboak ematen dituena. Adin bakoitzaren interes eta gaitasunetarako segurua eta egokia da. Haurrentzako topagunea da, eta haurren garapen integralean eragiten du.

 Lekua eta ordutegia:

Ludoteka Programa Julian Romano Musika Eskolan eginen da. Zerbitzua 8:00etik 14:30era egonen da irekita. Sartzeko hiru ordutegi izanen ditu (08:00etan, 08:30ean eta 09:00etan) eta ateratzeko beste hiru (13:30ean, 14:00etan eta 14:30ean).

 IRAUNALDIA:

2026ko abenduaren 23, 24, 28, 29, 30, 31n eta 2027ko urtarrilaren 4, 5, 7 eta 8an.

Baliabidea erabiltzeko aukerak:

-      A aukera oporraldi osoa (2026ko abenduaren 23, 24, 28, 29, 30 eta 31n, gehi 2027ko urtarrilaren 4, 5, 6, 7 eta 8an)

-       B aukera abenduko aldia (2026ko abenduaren 23, 24, 28, 29, 30 eta 31n)

-       C aukera urtarrileko aldia (2027ko urtarrilaren 4, 5, 6, 7 eta 8an)

 PreZIOAK:

  A aukera (Prezio A)

 

1. adingabe

2. adingabe

3. adingabe

Prezio orokorra

110 €

88 €

 

Familia ugariak eta guraso bakarreko familiak.

88 €

77 €

66 €

 B aukera (Prezio B)

 

1. adingabe

2. adingabe

3. adingabe

Prezio orokorra

60 €

48 €

 

Familia ugariak eta guraso bakarreko familiak.

48 €

42 €

36 €

 C aukera (Prezio C)

 

  1. adingabe

2. adingabe

3. adingabe

Prezio orokorra

50 €

40 €

 

Familia ugariak eta guraso bakarreko familiak.

40 €

35 €

30 €

 ESKATZAILEAK:

Lehentasuna izanen dute Lizarran erroldatutako adingabeek.

Salbuespena (1*):  Programan parte hartu ahal izanen dute, erroldatutakoen baldintza berberetan, Lizarran ohiko bizilekua ez duten adingabeek, baldin eta beren ama, aita edo legezko tutorea udalerrian erroldatuta badago. Kasu horietan, agiri bidez frogatu beharko da bera edo adingabea bere zaintza eta babespean dagoela jarduerak irauten duen bitartean (epai judiziala edo baliozko beste dokumentu bat).

Dauden tokiak betetzen badira, guraso bakarreko familiek lehentasuna izaneno dute, oinarri hauetan ezarritakoaren arabera.

Eskaintzen diren plazak ez badira betetzen erroldatutako pertsonekin (salbuespena barne: 1*), plaza hutsak erroldatuta ez dauden eskatzaileei esleituko zaizkie, izen-ematearen ordena korrelatiboaren arabera.

Familiaren batek ez badu ordainketa ezarritako epeetan egiten, bete gabe geratzen diren plazak familia hauei esleituko zaizkie, itxarote-zerrendaren ordena korrelatiboaren arabera.

BETEBEHARRAK:

Beharrezkoa izanen da:

1. Eskaera eta eskatutako agiriak ezarritako epeetan aurkeztea.

2. Aurreinskripzioarekin fidantza (30€) ordaindu izana.

3. Lizarrako Udalarekiko betebehar ekonomikoak eguneratuak izatea.

4. 2025eko udal-ludoteken programetan parte hartu ez izana honako kasu hauetako batean, zeinak ofizioz egiaztatuko baitira:

  • Eskatu eta esleitutako ludotekari astebete baino gehiago uko egin izana.
  • Izena eman duen adingabea gutxienez hiru egunez ludotekara joan ez izana, aldez aurretik jakinarazi gabe edo behar bezala justifikatutako arrazoirik gabe.

Eskabideren bat 4. puntuan sartzen bada, zozketatik kanpo geratuko da, eta automatikoki baztertuko da.

FIdANtZA:

Eskabidea egiten den unean, 30 € ordaindu beharko dira fidantza gisa. Fidantza hori esleitutako asteengatik ordaindu beharreko azken preziotik deskontatuko da. Zozketan ez bada asterik esleitzen, dena itzuliko da.

 adina:

Ikasturte honetan Haur Hezkuntzako 1. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arte ikasi duten haurrak.

 Plaza kopurua:

50 plaza.

DATAK ETA IZENA EMATEKO TOKIA:

Izen-emateak azaroaren 23, 24, 25 eta 26an, udal webguneko formularioaren bidez.

Dauden tokiak betetzen badira, guraso bakarreko familiek lehentasuna izanen dute, oinarri arautzaileetan ezarritakoaren arabera.

Erroldatutako pertsonen eskaera kopurua (1* salbuespena barne) eskainitako plazena baino handiagoa bada, zozketa publikoa eginen da, Udalbatza Aretoan, abenduaren 2an, 09:30ean. Hortik aurrera, onartutako pertsonen zerrenda eta itxarote-zerrenda eginen da. Zerrenda horiek udal webgunean argitaratuko dira.

Matrikularen formalizazioa eta tasaren ordainketa: abenduaren 10etik 13ra udalaren webgunearen bitartez. Matrikula epe horretan ordaintzen ez bada, aurkeztutako eskaera atzera botako da, eta orduan ez da fiantza itzuliko.

 IZENA EMATEKO ProZedURA:

  1. Izena emateko fitxa betetzea (on –line- Udalaren web gunean zehar).
  2. Plazak mugatuak dira, zozketa bidez esleituko dira abenduaren 2an, eta Udalaren webgunean argitaratuko dira.
  3.  Behin zozketa eginda, izen-ematea formalizatzeko, ordainketa udal webgunearen bidez egin beharko da, ordainketa egiteko adierazitako loturan. (Azken preziotik fidantza gisa ordaindutako zenbatekoa kenduko da).
  4. Izena emateko asteak konfirmatu ondoren, ez da itzulketarik eginen.

 ZER ESKAINTZEN DIEGUN FAMILIEI?

  • Programa garatzeko ezarritako esparrutik kanpoko irteera guztien berri ematea, beharrezko materiala, bilketa-lekuak, ordutegiak aldatzen badira, etab.
  • Seme-alabak zerbitzuan duen portaerari eta parte-hartze mailari buruzko informazioa ematea.
  • Seme-alabek eginen dituzten jarduera guztiei buruzko informazioa ematea.
  • Gaixorik edo istripuren bat izanez gero, haiekin berehala harremanetan jartzea.
  • Gurasoen eskaerak edozein unetan jasotzea, semea/alabarekiko lana eta harremana hobetzeko.
  • Eskolarako laguntza jasotzeko aukera, gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez.

 ZER ESKATZEN ZAIE GURASOEI?

 JAKINARAZTEA:

  • Izena emateko fitxan aurreikusitako adingabea jasoko duen pertsona aldatuz gero. Bi eratara egin ahal izanen duzu: lehen orduan, adingabearekin joaten zarenean, edo telefonoz deitu, jaso aurretik.
  • Geroago joan behar baduzu edo lehenago hartu behar baduzu, gaixotasuna izanez gero, medikuaren hitzorduagatik edo larrialdiagatik.
  • Izena emanda dagoen egunen batean joanen ez bada.

INFORMATZEA:

  • Adingabeak jardueran duen parte-hartzeari eragin diezaiokeen edozein zirkunstantzia.

 HONAKOA ARGI GERATU BEHAR DA:

  • Fitxak ahalik eta osoena izan behar du, arreta egokia eskaini ahal izateko.
  • Baimenean jasotako datuak isilpekoak eta seguruak dira, eta programa honetarako bakarrik erabiliko dira.
  • Bideo edo argazki filmazioa  Ludoteka edo antzekoen (programaren zabalkundea, memoria, jardueren erakusketa...) zerbitzuak bakarrik sustatzeko erabiliko du Udalak, eta baimena emanez gero, irudiak komunikabideei jakinaraz dakizkieke.
  • Eskaera onartuz gero, ezin izanen da data-aldaketarik egin, egun horiek libre daudenean izan ezik.
  • Ordainagiriak ordaindu ondoren, ez da itzulketarik eginen.

PROGRAMAN ESKAINITAKO EGUNAK

-      A aukera, oporraldi osoan (2026ko abenduaren 23, 24, 28, 29, 30 eta 31n eta 2027ko urtarrilaren 4, 5, 6, 7 eta 8an)

-       B aukera, abenduko aldia (2026ko abenduaren 23, 24, 28, 29, 30 eta 31n)

-       C aukera, urtarrileko aldia (2027ko urtarrilaren4, 5, 6, 7 eta 8an)

aurkeztu beharreko DOkUMENTAzioa:

  • Izena emateko formularioa (automatikoki sortzen da izapidea egitean).
  • Familiaren baimena (automatikoki sortzen da izapidea egitean).
  • Guraso bakarreko familiaren edo familia ugariaren egiaztagiria.
  • Zaintza edo babespea egiaztatzen duen agiria, adingabea Lizarran bizi ez bada, baina gurasoa edo legezko tutorea bai.

  DATUEN BABESA:

Tratamenduaren arduraduna Estella-Lizarrako Udala

Tratamenduaren helburua: Ludoteka programaren kudeaketa egitea. Argazkiak eta/edo bideoak egin ahal izanen dira, betiere eremu profesionalean, erakundearen jarduera zabaltzeko eta baimena eman bada.

Era berean, datuak erabil daitezke Lizarrako Udalarekin zerikusia izan dezaketen ekitaldi, proba edo jarduerei buruzko informazioa eta beste batzuk bidaltzeko.

Eskubideak: datuak eta beste eskubide batzuk eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubidea duzu, Udalera edo dagoen egoitza elektronikora joz, helbide honetan www.estella-lizarra.com

Eskabidearen baldintzak

  • Eskabideak ez du sinadurarik behar
  • Izapide hau egiteko lehen interesduna ziurtagiri digitalarekin edo Cl@ve-rekin identifikatu behar da
  • Pertsona fisikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Beste pertsona fisiko batek ordezkatutako pertsona fisikoak izatea ahalbidetzen du
ESTELLA-LIZARRA - P3109600A
Paseo de la Inmaculada, 1
31200 Estella-Lizarra (Navarra)
Precarga de imagen Precarga de imagen