Itxaron, mesedez...
Itxaron, mesedez...
Hizkuntza aukeratu
Egoitza Elektronikoa ESTELLA-LIZARRA
Egoitza Elektronikoa
ESTELLA-LIZARRA

KONTRATUAK: Fidantza edo abala itzultzea

aren armarria ESTELLA-LIZARRA
Egoitza Elektronikoa > KONTRATUAK: Fidantza edo abala itzultzea

KONTRATUAK: Fidantza edo abala itzultzea

Xedea

– Obra edo hornidura egikaritzeko berme gisa jarritako fidantza edo banku-abala itzultzeko eskaera.

Nork egin dezake izapidea?

– Alderdi interesdun gisa jokatzen duen edozein pertsona fisiko edo juridikok.

Nola egin daiteke izapidea? / Aurkeztu beharreko agiriak

  • Itzulketa eskatzeko eskabidea.
  • Fidantza edo abala jarri izanaren agiriaren fotokopia eranstea komeni da.

Nola eta noiz ebazten da?

– Kontzeptualki, fidantza bat banku-entitate batean diru-kopuru bat gordailuan uztea da eta gordailu edo transferentzia hori egiaztatzen duen bankuko agiri baten bitartez justifikatzen da. Abala, berriz, abala eskatu zaion enpresaren erantzule egiten dela adieraziz banku-entitateak sinatu eta emandako agiria da.
– Fidantzen kasuan, arlo edo teknikari eskudunak egiaztatu eta ontzat eman ondoren, esku-hartzaileak banku-transferentzia egingo du itzulketa gauzatzeko.
– Abalen kasuan, bere garaian gordailuan utzitako abala egiaztatzen duen agiria sailak interesdunari igorriko dio.
– Izapidetzeko epea: gehienez hilabete.

Eskabidearen baldintzak

  • Eskabidea sinatu egin beharko da
  • Izapideak eskatzen du eskatzailea identifikatzea eta ziurtagiri digitalarekin sinatzea
  • Pertsona fisikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Pertsona juridikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Beste pertsona fisiko batek ordezkatutako pertsona fisikoak izatea ahalbidetzen du
ESTELLA-LIZARRA - P3109600A
Paseo de la Inmaculada, 1
31200 Estella-Lizarra (Navarra)
Precarga de imagen Precarga de imagen