Xedea
– Honako obra hauek egiteko lizentzia lortzea: etxebizitzen barrualdea eraberritzekoak, igogailua jartzea, lokaletako erreforma txikiak, balkoiak, fatxadak, hegalak, teilatuak, kanpoko aroztegiak konpontzea, errotuluak eta toldoak jartzea, eraispenak, panteoiak, etab.
Nork egin dezake izapidea?
– Edozein pertsona fisiko edo juridikok.
Nola egin daiteke izapidea? / Aurkeztu beharreko agiriak
Nola eta noiz ebazten da?
– Eskaera obrei hasiera eman baino lehen egingo da beti. Bide publikoa okupatzeko lizentzia eskatzea, obren izaerak hala eskatzen duenean, obra-eskaeren barruan sartuko da. Ahazten den kasuetan soilik joango da interesduna ondoren eskatzera.– Lizentzia eman ondoren obra ez bada egin behar, interesdunak idatziz eskatu beharko du baimena baliogabetzeko.– Obrako lizentziak eman eta urtebetera bukatzen dira; epe hori igarotakoan lizentzia berritu behar da.