Deialdia, Estella-Lizarrako Udaltzaingoko agente izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko.
Argitalpenaren esteka: 72 NAOn, 2025eko apirilaren 10ekoa
Deialdiaren oinarriak.
4.2.- Parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.
1. Nortasun agiri nazionalaren kopia.
2. Osasun ziurtagiri ofiziala, egiaztatzen duena izangaiak III. eranskinean agertzen diren proba fisikoak egiteko gaitasuna duela.
3. 10 euroko tasa ordaindu izanaren frogagiria. Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideetarako da diru kopuru hori. Automatikoki sortzen da eskaera hau aurkeztean, banku-txartel bidez ordaindu behar baita.
4. Igoera txandako izangaiek abiaburuko lanpostua, maila eta bertan duten antzinatasuna frogatzen dituen agiria aurkeztu beharko dute, zein administraziotakoak diren, hartan ziurtagiriak emateko eginkizuna esleitua duen organoak luzatua.
5. Euskara mailaren ziurtagiria, 3. atalean eskatutakoarekin bat (7.23 plaza eskuratu nahi dutenentzat).