Aurrerakin itzulgarriaren eskaera, akordio/hitzarmenaren 27. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Interesik gabeko mailegua, hiru urtean itzultzeko.
Aurrerakin horien erabilgarritasuna une bakoitzean dagoen saldoak baldintzatuko du.
Gutxienez 600 euro eskatzen ahalko dira eta gehienez 3.606,07 euro.
Ezin izanen da mailegu berririk eskatu, lehendik eskatutakoa itzultzen ez den bitartean.
Itzulketak hiru urtetan eginen dira (14 paga urteko).
Langile interesdunak eskaera idatzia egin beharko du, eta gastu edo inbertsioak egiaztatzen dituen dokumentazioa gehitu.