Itxaron, mesedez...
Itxaron, mesedez...
Hizkuntza aukeratu
Egoitza Elektronikoa ESTELLA-LIZARRA
Egoitza Elektronikoa
ESTELLA-LIZARRA

Deialdia, administrari-ofizialaren hiru lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.

aren armarria ESTELLA-LIZARRA
Egoitza Elektronikoa > Deialdia, administrari-ofizialaren hiru lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.

Deialdia, administrari-ofizialaren hiru lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.

23/05/2025 0:00-tik 23/06/2025 23:59-ra

DESKRIBAPENA

Deialdia, administrari-ofizialaren hiru lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.

Argitalpenerako esteka: 2025eko maiatzaren 23ko 102. NAO.

  •  Lanpostu bat txanda irekian
  • 2 lanpostu igoera txandan

Deialdiko plazen identifikazioa: Udalaren plantilla organikoa

  • 1.6 zerbitzu orokorretara atxikia.
  • 1.10 Pertsonal-departamentura atxikia.
  • 1.5  erroldari eta erregistro orokorrari atxikita eta euskararen hizkuntza-eskakizuna derrigorrezkoa eta gutxienez B2 maila izan behar du.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

3.6.- Parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak

  1. Nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen kopia, indarrean.
  2. Deialdiko 2. oinarrian eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.
  3. Izangaiak lehiaketaldian aurkezten dituen merezimenduak ziurtatzen dituzten egiaztagiriak.
  4. Espedientea formalizatzeko eta azterketa-eskubideetarako 10 euro ordaindu izanaren egiaztagiria. Automatikoki sortzen da eskaera hau aurkeztean, banku-txartel bidez ordaindu behar baita.
  5. Igoera txandako izangaiek abiaburuko lanpostua, maila eta bertan duten antzinatasuna frogatzen dituen agiria aurkeztu beharko dute, zein administraziotakoak diren, hartan ziurtagiriak emateko eginkizuna esleitua duen organoak luzatua. 
  6. Euskara mailaren ziurtagiria, B2 mailarena, 2.1.1.d) atalean eskatutakoarekin bat (1.5 plaza eskuratu nahi dutenentzat).
  7. Desgaitasun aitortua duten izangaiek aurkeztu beharko dute hura frogatzeko agiria, organo eskudunak emana, parte hartzeko eskabidearekin batera. Halaber, azterketak egiteko egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, denboraren nahiz baliabideen aldetik. Kasu horretan eskabidean bertan adierazi beharko dute, eta, horrez gainera, aparteko orri batean azaldu beharko dute zer desgaitasun duten eta zer egokitzapen eskatzen dituzten.

Eskabidearen baldintzak

  • Eskabideak ez du sinadurarik behar
  • Izapide hau egiteko lehen interesduna ziurtagiri digitalarekin edo Cl@ve-rekin identifikatu behar da
  • Pertsona fisikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
Eskaera egiteko epea itxita dago gaur egun
ESTELLA-LIZARRA - P3109600A
Paseo de la Inmaculada, 1
31200 Estella-Lizarra (Navarra)
Precarga de imagen Precarga de imagen