Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren aitorpena.
Zerga honek hiri-lurrek jasaten duten balio-gehikuntza kargatzen du, lurren jabetza edozein tituluren bidez (salerosketa, dohaintza, herentzia, etab.) eskualdatzearen ondorioz agerian geratzen dena. Aipatutako lurren gaineko jabaria mugatzen duen edozein gozamen-eskubide errealen eraketa edo eskualdaketa.
AITORPENA EGITERA BEHARTUA-AITORTZAILEA
Kostu bidezko eskualdaketetan, 2017/01/01az geroztiko eskualdaketetarako, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea aldatzen duen 29/2016 Foru Legea indarrean jartzearen ondorioz, ESKUALDATZAILEAK aitorpena egin eta zerga ordaindu beharko du, subjektu pasibo gisa, zergadun gisa. Hala ere, eskuratzailea zergadunaren ordezkoa izanen da eta, beraz, zergaren ordainketari aurre egin beharko dio eskualdatzailea Espainian bizi ez den pertsona fisikoa denean. Hipoteka-zordunek egindako eskualdaketetan (prozedura judizialean, salmenta estrajudizialean, ordainean ematean eta finantza-erakunde hartzekodunari, higiezinen filialei edo aktiboak kudeatzeko sozietateei egindako gainerako eskualdaketetan), ohiko etxebizitza eskualdatzen bada, betiere etxebizitza bakarra bada titulartasunean, eta ohiko etxebizitza ez diren beste ondasun batzuk eskualdatzen badira, hipoteka-betearazpenaren ondorioz konkurtso-prozedura baten barruan, eskuratzen duen entitatea edo pertsona zergadunaren ordezkotzat hartuko da, eta aitorpena egitera eta zerga ordaintzera behartuta egonen da.2016/12/31ra arte egindako eskualdaketetarako, ESKURATZAILEAK aitorpena aurkeztu eta zerga ordaindu beharko du zergadunaren ordezko gisa (salbu eta eskuratzaileak salbuespen subjektiboa duenean, kasu honetan eskualdatzailea izanen baita).Aitortzaileak ZERGARI LOTUTA EZ DAGOELA ADIERAZTEKO BEHIN-BEHINEKO AITORPENA eskatu ahal izanen du zerga-aitorpena aurkezten duen unean, eta, horretarako, lurzoruaren balioa handitu ez dela egiaztatu beharko du, dagokion dokumentazioa aurkeztuta. Geroko egiaztapen administratiboak berekin ekarriko du tributuari lotuta egotea, baldin eta hortik ondorioztatzen bada balio-gehikuntza dagoela, edo sartutakoa itzultzea, baldin eta egiaztatzen bada balio-gehikuntzarik ez dagoela eta likidazioa egin bada, betiere preskribatu ez bada Udalak zerga-zorra zehazteko duen eskubidea edo zergadunek okerreko diru-sarrerak itzultzeko duten eskubidea.
Subjektu pasiboak edo bere ordezkariak sortzapenaren datatik 2 hilabeteko epean aurkeztuko du aitorpena, sortzapena bizien arteko egintzengatik gertatu denean, eta 6 hilabeteko epean, sortzapena heriotzagatik gertatzen denean. Kasu horretan, epea urtebetera arte luza daiteke, subjektu pasiboak hala eskatzen badu.
Aitortzaileak ZERGARI LOTUTA EZ DAGOELA ADIERAZTEN DUEN BEHIN-BEHINEKO AITORPENA eskatu ahal izanen du zerga-aitorpena aurkezten duen unean, eta lursailaren balioa handitu ez dela egiaztatuko du hurrengo atalean zehazten den dokumentazioa aurkeztuta.
Aitortzaileak eskatu ahal izanen du, halaber, zerga-oinarria zehazteko lurraren eskuratze- eta eskualdatze-balio errealen arteko aldea, alde hori txikiagoa dela egiaztatzen denean legeak ezarritako formularen arabera kalkulatutako zerga-oinarria baino, Toki Osasunei buruzko Foru Legearen 175.7 artikuluaren arabera. Aurkeztu beharreko agiriak aurreko lerroaldeko berberak izanen dira.
Tramite honetan horretarako ezarritako formularioa, aitortzailea edo komunikatzailea dela adieraziz. (*)
Ezarpena sorrarazi duen egintza, egitate edo kontratuaren jatorrizko agiria (eskritura publikoa, kontratu pribatua, agiri judiziala eta mortis causa eskualdaketetan, jaraunspena onartzeko eskritura edo, hala badagokio, jaraunspena onartzeko agiri pribatua, testamentua eta horren fotokopia, azken nahien adierazpenaren kopia edo jaraunsleen adierazpen judiziala eta heriotza-ziurtagiria).
Aitorpena egitera datorrena ez bada behartua, bere NANa eta behartuaren NANaren edo IFKren fotokopia aurkeztu beharko ditu, edo, bestela, behartuak bere ordezkaria baimentzen duen dokumentua.
(*) AITORTZAILEAK (2017/01/01etik aurrera kostu bidezko eskualdaketetan eskualdatzaileak, 2016/12/31ra arte kostu bidezko eskualdaketetan eskuratzaileak, irabazizko eskuratzaileak, ...) ZERGARI LOTUTA EZ DAGOELA ADIERAZTEKO BEHIN-BEHINEKO AITORPENA eskatu ahal izanen du, zerga aitorpena aurkeztean, horretarako aurreikusita dagoen laukitxoa markatu eta balio erreala erantsi eta, gainera, zergari lotu gabeko aitorpena eskatzen den ondasunen eskuratze-datan benetako balioa egiaztatzen duen dokumentazioa erantsi beharko da.
Erosketa KOSTU BIDEZKOA izan bada, zergari lotutako azken eskualdaketari dagokion higiezinaren eskurapena dokumentatzen duen titulua (eskritura publikoa) aurkeztu beharko da. Eskurapena IRABAZI-ASMOZ egin bada (herentziak, dohaintzak...), eskuratzaileak oinordetza edo dohaintzen gaineko zergaren ondorioetarako aurkeztu beharko du aitorpena; jaraunspena edo dohaintza zergari lotuta egon bada. Bestela, zergari lotutako azken eskualdaketaren eskurapen titulua edo oinordetza zergaren ondorioetarako aitorpena aurkeztu beharko du. Irabazizko eskuratzaileak, oinordetza edo dohaintzen gaineko zergaren ondorioetarako aitorpenaren bidez, lursailaren egungo benetako balioa egiaztatu beharko du. Nolanahi ere, balioa egiaztatu aurretik zergari lotu gabe egindako behin-behineko aitorpena ondoren egiaztatuko da; horrela, balio gehikuntza egiaztatzen bada, lursailaren eskualdaketa zergapetuta geratuko da, eta dagokion zerga-likidazioa eginen da.Aitorpen telematikoan, aurreko dokumentuak PDF formatuan eskaneatuta aurkeztuko dira.
Zergatik salbuetsita daude, besteak beste, ezkontideek ezkontza-sozietateari egindako ondasun-ekarpenak eta aurreko, ondorengo eta ezkontideen artean egindako era guztietako ondasunen eskualdatzeak (herentzia, legatu, dotazio, dohaintza edo doako beste edozein tituluren bidez egindakoak).Babes ofizialeko etxebizitzek etxebizitza libreek bezala ordaintzen dute gainbalioa.
Ordainketa likidazioaren jakinarazpenean adierazitako epe eta bitartekoez eginen da, eta epe horiek igaro ondoren premiamendu bidez bilduko da dirua.
Unitate tramitatzaileak beretzat gordetzen du edozein dokumentazio osagarri eskatzeko aukera, izapidea behar bezala kudeatzeko.
2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa (172-177 artikuluak), abenduaren 28ko 29/2016 Foru Legeak eta 2017ko abenduaren 30eko 19/2017 Foru Legeak sartutako aldaketekin.