Itxaron, mesedez...
Itxaron, mesedez...
Hizkuntza aukeratu
Egoitza Elektronikoa ESTELLA-LIZARRA
Egoitza Elektronikoa
ESTELLA-LIZARRA

UDALBATZAKO KIDEAK: MOZIOAK, ESKAERAK ETA GALDERAK – Aurkezpena

aren armarria ESTELLA-LIZARRA
Egoitza Elektronikoa > UDALBATZAKO KIDEAK: MOZIOAK, ESKAERAK ETA GALDERAK – Aurkezpena

UDALBATZAKO KIDEAK: MOZIOAK, ESKAERAK ETA GALDERAK – Aurkezpena

Mozio ez-erabakitzaileak udaleko gobernu-organoak kontrolatzeko jardueren parte dira. R.O.M.aren 14. Art. eta L.R.B.R.L.aren 46.2e

Borondate politiko baten adierazpide izan nahi dute, Udalaren jarrera bilatzen dutenak udal eskumenekoak izan eta udal eskumenekoak izan daitezkeen arazoei dagokienez, edo gainontzeko gobernu eta administrazio organoei beren eskumenen esparruan erabakiak hartzeko eskatzea helburu dutenak, edo udal eskumen hutsak gaindituz, beste administrazio publiko batzuei eskaerak egiteko eskubidearen parte direnak.

Mozio horiek, ohiko osoko bilkuretan sartzen direnak, ez dute izaera ebazlerik eta ez dakarte administrazio-ahalmenen erabilerarik.

Aurkeztutako mozioak edozein unetan kendu ahal izanen dituzte proposatzaileek, beti ere botazioa hasi aurretik, eta deialdia egin ondoren aurkezteak ez du bozketaren izapiderik behar, premiazkoa den ala ez erabakitzeko.

Erabakiak hartzeko eraginkortasunik ez izan arren, mozio horiek ez dira honako hauek bezalakoak:

  1. Eskaria: Udal gobernuko organo batzuei zuzendutako jarduteko proposamen bat da. Osoko bilkuran egindako eskariak eztabaidatu ahal izanen dira, baina inola ere ez bozketara eraman. Edozein korporaziokidek plantea dezake, edo udal-talde batek, bozeramailearen bidez. Ahozkoak edo idatzizkoak izanen dira, eta, oro har, hurrengo bilkuran eztabaidatzen dira, baina formulatzen den bilkura berean ere eztabaidatu daitezke, alkatetzak horrela erabakitzen badu.
  2. Galdera: Osoko bilkuran gobernu-organoei planteatutako edozein gai da. Edozein korporaziokidek plantea dezake, edo udal-talde batek, bozeramailearen bidez. Tramitatzeko eta erantzuteko araubidea R.O.M.aren 14. artikuluan dago arauturik.

Eskabidearen baldintzak

  • Eskabidea sinatu egin beharko da
  • Izapideak eskatzen du eskatzailea identifikatzea eta ziurtagiri digitalarekin sinatzea
  • Pertsona fisikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
ESTELLA-LIZARRA - P3109600A
Paseo de la Inmaculada, 1
31200 Estella-Lizarra (Navarra)
Precarga de imagen Precarga de imagen