Itxaron, mesedez...
Itxaron, mesedez...
Hizkuntza aukeratu
Egoitza Elektronikoa ESTELLA-LIZARRA
Egoitza Elektronikoa
ESTELLA-LIZARRA

ERROLDA: Alta edo aldaketa

aren armarria ESTELLA-LIZARRA
Egoitza Elektronikoa > ERROLDA: Alta edo aldaketa

ERROLDA: Alta edo aldaketa

organo kudeatzailea

Estella-Lizarrako Udala

XEDEA

Estella-Lizarrako Biztanleen Udal Erroldan ALTA emateko edo datuak ALDATZEKO eskaera.

Interesdunak

·         ALTA Estella-Lizarrako Udalean eskatzen duenean, udalak berak kudeatzen baitu BAJA aurreko udalerrian.

·         Estella-Lizarrako beste etxe batera joaten denean, ALDAKETA eskatzen du.

·         Atzerritarra denean, BORONDATEZKO BAJA eskatu behar du beste herrialde batean bizi behar duenean.

 

AURKEZTU BEHARREKO DoKumentaZIOA

Erroldan izena emateko edo erroldaren aldaketa egiteko orria, adinez nagusi diren eta emantzipatuta dauden adingabe guztiek betea eta sinatua.

Garrantzitsua: orriaren atzealdean zehazten dira kasu bakoitzean erantsi behar diren dokumentuak eta horiek betetzeko jarraibideak.

  •  Errolda-orria, beteta eta sinatuta..
  •  Nortasuna egiaztatzeko agiriak (indarrean daudenak):
    • Espainiarrak: NAN (14 urtetik goitikoentzat derrigorrezkoa) edo Familia Liburua edo Jaiotza-ziurtagiria NANik ez duten 14 urtetik beheitikoentzat.
    • Atzerritarrak (adin nagusikoak, atzerrian jaiotako adingabeak eta Espainian jaiotako adingabeak 3 hilabete baino gehiagorekin):
      • Europar Batasuneko estatu kideetako herritarrak, Islandia, Liechtenstein, Norvegia eta Suitza: Europar Batasuneko Herritarren Erregistroaren Ziurtagiria, Atzerritarraren Identifikazio Zenbakia (AIZ) jasotzen duena, Nortasunaren egiaztagiriarekin edo herrialdeko agintariek emandako pasaportearekin batera.
      • Gainerakoak: Atzerritarraren nortasun-txartela, Espainiako agintariek emana. Bertan, Atzerritarraren Nortasun Zenbakia (AIZ) agertzen da, edo, bestela, pasaportea, haren herrialdeko agintariek emana.
    • Atzerritar adingabekoak Espainian jaiotakoak, 3 hilabete baino gutxiago dituztenak:
      • Familia Liburua edo Espainiako agintariek emandako jaiotza-ziurtagiria, identifikazio-agiririk ez badute.
    • Emantzipatu gabeko adingabeak:
      • Familia Liburua edo Jaiotza-ziurtagiria. Banantze edo dibortzio kasuetan, haren zaintza eta babespea egiaztatzen duen ebazpen judiziala.
      •  Adingabeko bat bere gurasoetako batekin inskribatzeko eskatzen denean, bestearen erroldatzeko baimena aurkeztu behar da edo, bestela, adingabearen zaintza eta babespea eta inskripzioa egiteko legezko gaitasun nahikoa izateko eskaera egiten duenak sinatutako erantzukizunpeko adierazpena, Udalak emandako ereduaren arabera.
    • Ezgaituak:
      • Legezko ordezkaritza egiaztatzen duen ebazpen judiziala.
  •  Helbidea egiaztatzen duen dokumentazioa
    • Jabetza-titulua (Eskritura, Erregistroko oharra...).
    • Ohiko bizileku gisa erabiltzeko etxebizitza alokatzeko indarrean dagoen kontratua, alokairuaren azken ordainagiriarekin batera.
    • Erroldatutako pertsonaren baimena izanez gero: etxebizitza (jabetza, alokairua...) haren izenean benetan daukala egiaztatzen duen titulua.
    • Baimenak bete edo aurkezten direnean, baimen-emaileen nortasun-agirien fotokopiak erantsiko dira.
    • Udal-zerbitzuek beste bide batzuk erabil ditzakete (Udaltzaingoaren txostena, zerbitzuaren ikuskapena, etab.) bizilaguna benetan bizi dela helbide horretan jakiteko, eta, hala bada, erroldan inskribatu.

Errolda-orria eskuragarri dago izapide telematiko honetan, eta Estella-Lizarrako Udalaren Herritarren Arretarako Bulegoan ere bai.

Nahitaez adierazi behar dira: izena, abizenak, sexua, jaioterria, ikasketa maila eta NANa.

Nahi izanez gero, telefono-zenbakia adierazi ahal da.

Etxebizitzan bizi izanaren frogagiria:

Norberaren etxean bizi bada: eskriturak, argindarra, telefonoa, ura, etab.

Beste norbaiten etxean bizi bada: alokairu kontratua edo jabearen baimena, baimen-emailearen NANaren fotokopiarekin batera.

Inskribatu beharreko pertsonaren nortasuna egiaztatzen duen agiria:

  • NANa, atzerritarraren txartela edo pasaportea.
  • Emantzipatu gabeko adingabeen kasuan, inskribatu beharreko adingabearen filiazioa eta ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentua: Familia Liburua (edo dokumentu baliokidea: Erregistro Zibil batek emandako jaiotza-ziurtagiria) edo jaiotza-agiria.
  •  Emantzipatu gabeko adingabeen kasuan, gurasoen edo ordezkarien bizilekua ez den beste batean erroldatzen badira, adingabearen ordezkariek (gurasoek, tutoreek edo haien zaintza eta babespea duenak) sinatutako baimena eta haien NANaren fotokopia ere aurkeztu beharko dituzte.
  •  Emantzipatu gabeko adingabeak gurasoetako batekin bakarrik erroldatzen direnean, beste gurasoak sinatutako idatzizko baimena edo adingabearen egoitza aldatu aurretik baimen judizialik behar ez delako erantzukizunpeko adierazpena.
  • Banantze edo dibortzio kasuetan, erroldatzeko erantzukizunpeko adierazpena, zaintza eta babespea ematen duen ebazpen judizialaren kopia aurkeztuz.

 

aurkezteko lekua:

·        Modu presentzialean Estella-Lizarrako Udaletxean. Sortzez Garbiaren pasealekua, 1 (atzealdea)

·        Telematikoki, Egoitza Elektroniko honetan       

arautegia:

·        7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena.

·        Uztailaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretuak onetsitako Toki Entitateetako Biztanleriari eta Lurralde Mugaketari buruzko Araudia aldatzen duen Errege Dekretua. (1996ko abenduaren 20ko BOE, 1997/01/16koa).

·        Udal-errolda kudeatu eta berrikusteko udalentzako jarraibide teknikoei buruzko ebazpenak. (1997ko apirilaren 9ko Ebazpena).

·        Ebazpena, 2020ko apirilaren 29koa, Idazkariordetzarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Estatistikako Institutu Nazionalaren Lehendakaritzaren eta Autonomia Erkidegoekiko eta Toki Entitateekiko Lankidetzarako Zuzendaritza Nagusiaren 2020ko otsailaren 17ko Ebazpena, udalei udal-errolda kudeatzeko jarraibide teknikoak ematekoa.

ARGIBIDE GEHIAGO

Estella-Lizarrako Udalaren erroldan alta emateak jatorrizko udalerrian BAJA ematea dakar, alta-eskaera egitean automatikoki tramitatzen delako.

Etxebizitzaren titularrak edo maizterrak, pertsona bat bere etxebizitzatik libratzeko, erroldatik kentzeko, eskabide bat aurkeztu beharko du. Udalak ofizioz baja emateko espedientea hasiko du, eta behin hori amaituta, Estatistikako Institutu Nazionaleko Errolda Kontseiluari pasako dio erabakia.

Eskabidearen baldintzak

  • Eskabidea sinatu egin beharko da
  • Izapideak eskatzen du eskatzailea identifikatzea eta ziurtagiri digitalarekin sinatzea
  • Pertsona fisikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Pertsona juridikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Beste pertsona fisiko batek ordezkatutako pertsona fisikoak izatea ahalbidetzen du
ESTELLA-LIZARRA - P3109600A
Paseo de la Inmaculada, 1
31200 Estella-Lizarra (Navarra)
Precarga de imagen Precarga de imagen