Itxaron, mesedez...
Itxaron, mesedez...
Hizkuntza aukeratu
Egoitza Elektronikoa ESTELLA-LIZARRA
Egoitza Elektronikoa
ESTELLA-LIZARRA

ESKAERAK: 2025eko udako ludoteka programan izen ematea

aren armarria ESTELLA-LIZARRA
Egoitza Elektronikoa > ESKAERAK: 2025eko udako ludoteka programan izen ematea

ESKAERAK: 2025eko udako ludoteka programan izen ematea

12/06/2025 0:00-tik 13/06/2025 23:59-ra

INFORMACIÓN GENERAL

Zer da udako ludoteka?

Udako Ludoteka programa udal-zerbitzu bat da, eta, haren bidez, haurren garapen integrala errazten duen gune bat sortzen da, jolas-jarduera ikasteko eta sortzeko baliabide gisa erabil dadin udan.

Bizipen ludikoak sustatzen dituen gunea da, haurrentzako, familientzako eta komunitatearentzako emaitzak positiboak ematen dituena. Adin bakoitzaren interes eta gaitasunetarako segurua eta egokia da. Haurrentzako topagunea da, eta haurren garapen integralean eragiten du.

 Lekua eta ordutegia:

Udako Ludoteka programa Remontival IPan eginen da. Zerbitzua 8:00etik 14:30era egonen da irekita. Sartzeko hiru ordutegi izanen ditu (08:00etan, 08:30ean eta 09:00etan) eta ateratzeko beste hiru (13:30ean, 14:00etan eta 14:30ean).

 IRAUNALDIA:

Ekainaren 23tik abuztuaren 29ra (uztailaren 25a eta abuztuaren 1etik 8ra, eta abuztuaren 15a izan ezik).

 PreZIOAK:

 

 

  1. adingabe

        2. adingabe

 3. adingabetik aurrera

Astea

40 €

30 €

20 €

 adina:

Ikasturte honetan Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitarte egin duten haurrak

 Plaza kopurua:

50 plaza lehenbiziko astean, 70 plaza bigarren, hirugarren, laugarren eta bosgarren asteetan eta 50 plaza seigarren, zazpigarren, zortzigarren eta bederatzigarren asteetan.

DATAK ETA IZENA EMATEKO TOKIA:

Estella-Lizarran, Morentinen eta Aberin-Muniainen erroldatutako adingabeen izen-emateak: maiatzaren 19, 20, 21, 22 eta 23an, Udal webguneko formularioaren bitartez.

Maiatzaren 28an zozketa eginen da, onartutako eskaeren zerrendea argitaratuko da.

Matrikula egitea eta ordaintzea: ekainaren 4tik 9ra

Ekainaren 12tik 13ra bitartean, izena eman ahal izanen dute gainerako interesdunek, hutsik geratu diren plazen arabera.

 IZENA EMATEKO ProZedURA:

1.     Izena emateko fitxa betetzea (on –line- Udalaren web gunean zehar).

2.     Plazak mugatuak dira, zozketa bidez esleituko dira maiatzaren 28an, eta Udalaren web orrian argitaratuko dira.

3.     Behin plaza onartuta, eta izen-ematea formalizatzeko, ordainketa udal webgunearen bidez egin beharko da, ordainketa egiteko adierazitako loturan.

4.     Izena emateko asteak baieztatu ondoren, ez da ordainagiririk itzuliko.

 Argibide gehiago: 948 548223 (astelehenetik ostiralera, de 9.30etik 14.00etara) eta Udalaren web orrian.

 ZER ESKAINTZEN DIEGUN FAMILIEI?

  • Programa garatzeko ezarritako esparrutik kanpoko irteera guztien berri ematea, beharrezko materiala, bilketa-lekuak, ordutegiak aldatzen badira, etab.
  • Seme-alabak zerbitzuan duen portaerari eta parte-hartze mailari buruzko informazioa ematea.
  • Seme-alabek egiten dituzten jarduera guztiei buruzko informazioa ematea.
  • Gaixorik edo istripuren bat izanez gero, haiekin berehala harremanetan jartzea.
  • Gurasoen eskaerak edozein unetan jasotzea, semea/alabarekiko lana eta harremana hobetzeko.
  • Eskolarako laguntza jasotzeko aukera, gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez.

 ZER ESKATZEN ZAIE GURASOEI?

 JAKINARAZTEA:

  • Izena emateko fitxan aurreikusitako adingabea jasoko duen pertsona aldatuz gero. Bi eratara egin ahal izanen duzu: lehen orduan, adingabearekin joaten zarenean, edo telefonoz 948548223 telefonora deitu, jaso aurretik.
  • Geroago joan behar baduzu edo lehenago hartu behar baduzu, gaixotasuna izanez gero, medikuaren hitzorduagatik edo larrialdiagatik.
  • izena emanda dagoen egunen batean joanen ez bada.

INFORMATZEA:

  • Adingabeak jardueran duen parte-hartzeari eragin diezaiokeen edozein zirkunstantzia.

 HONAKO ARGI GERATU BEHA DA:

  • Fitxak ahalik eta osoena izan behar du, arreta egokia eskaini ahal izateko.
  • Baimenean jasotako datuak isilpekoak eta seguruak dira, eta programa honetarako bakarrik erabiliko dira.
  • Bideo edo argazki filmazioa Udako Ludoteka edo antzekoen (programaren zabalkundea, memoria, jardueren erakusketa...) zerbitzuak bakarrik sustatzeko erabiliko du Udalak, eta baimena emanez gero, irudiak komunikabideei jakinaraz dakizkieke.
  • Eskaera onartuz gero, ezin izanen da data-aldaketarik egin, egun horiek libre daudenean izan ezik.
  • Ordainagiriak ordaindu ondoren, ez da itzulketarik eginen.

programan eskainitako asteak 

ekainaren 23tik 27ra
ekainaren 30etik uztailaren 4ra
uztailaren 7tik 11ra
uztailaren 14tik 18ra
uztailaren 21etik 24ra
uztailaren 28tik 31ra
abuztuaren 11tik 14ra
abuztuaren 18tik 22ra
abuztuaren 25etik 29ra

aurkeztu beharreko DOkUMENTAzioa:

  • Izena emateko formularioa (automatikoki sortzen da izapidea egitean).
  • Familiaren baimena (automatikoki sortzen da izapidea egitean).
  • Izena eman duten adingabe bakoitzaren Gizarte Segurantzako txartelaren kopia.

  DATUEN BABESA:

Tratamenduaren arduraduna Estella-Lizarrako Udala

Tratamenduaren helburua: Udako Ludoteka programaren kudeaketa egitea. Argazkiak eta/edo bideoak egin ahal izanen dira, betiere eremu profesionalean, erakundearen jarduera zabaltzeko eta baimena eman bada.

Era berean, datuak erabil daitezke Lizarrako Udalarekin zerikusia izan dezaketen ekitaldi, proba edo jarduerei buruzko informazioa eta beste batzuk bidaltzeko.

Eskubideak: datuak eta beste eskubide batzuk eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubidea duzu, Udalera edo dagoen egoitza elektronikora joz, helbide honetan www.estella-lizarra.com

Eskabidearen baldintzak

  • Eskabideak ez du sinadurarik behar
  • Izapide hau egiteko lehen interesduna ziurtagiri digitalarekin edo Cl@ve-rekin identifikatu behar da
  • Pertsona fisikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Beste pertsona fisiko batek ordezkatutako pertsona fisikoak izatea ahalbidetzen du
Eskaera egiteko epea itxita dago gaur egun
ESTELLA-LIZARRA - P3109600A
Paseo de la Inmaculada, 1
31200 Estella-Lizarra (Navarra)
Precarga de imagen Precarga de imagen