Ibilgailua gelditu ez bada eta arau-haustea egin zenean zure ibilgailua gidatzen ari zena zu ez bazara, ibilgailuaren titularra eta arduraduna zaren aldetik, gidaria identifika dezakezu.
Kontuan izan tramite honen bidez Estella-Lizarrako Udaltzaingoak ezarritako isunen gidariaren identifikazioa baino ezin duzula eskatu, beraz, tramitea egin aurretik egiaztatu behar duzu isuna nork jarri dizun. Gogoan izan: ordaindu, erreklamatu edo alegazioren bat jartzeko, zigortu zaituen erakundera jo behar duzu beti.
Identifikazioa aruau-haustea egin duen ibilgailuaren titularrak egin dezake. Gogoratu enpresek edo pertsona juridikoek tramiteak online bakarrik egin ditzaketela.
Zure ibilgailua gidatzen zuen pertsonaren izen-abizenak, NANa, pasaportea edo egoitza-baimena eta posta-helbidea idatzi behar dituzu izapide elektronikoan bertan aktibatzen den formularioan.
20 egun natural, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 6/2015 Errege Dekretuaren 93.1 artikulua.