Udalak Cl@ve Pin delakoa sartu du Egoitza Elektronikotik izapideak egin ahal izateko

2021-02-23

Estella-Lizarrako Udalak Cl@ve Pin sartu du erakundearen egoitza elektronikoan dauden izapideak egiteko, https://sedeelectronica.estella-lizarra.com/ helbidean.

Orain arte, ziurtagiri elektroniko bat behar zen hogei izapide baino gehiago egin ahal izateko, baina hemendik aurrera Cl@ve Pin-ekin ere egin daiteke.

Nola lortu jakiteko informazio guztia eskuragarri dago honako webgune honetan: https://clave.gob.es/clave_Home/clave.html.