Jarduerarako lizentzia

Xedea

– Jarduera bat martxan jartzeko nahitaezko lizentzia-jarduera sailkatua lortzea.

Nork egin dezake izapidea?

– Edozein pertsona fisiko edo juridikok.

Nola egin daiteke izapidea? / Aurkeztu beharreko agiriak

– Interesdunak sinatutako eskabide-inprimakia eta Eskabide Orokorra betetzea.
– Egikaritze-proiektuaren eta jarduera sailkatuaren hiru kopia (gehiago beharko balira, eskatu egingo lirateke), teknikari adituak idatzitako eta dagokion elkargo profesionalak oniritzia emandako memoriarekin, planoekin eta aurrekontu xehatuarekin, segurtasun- eta osasun-proiektua barne dela.

Zenbatekoa

– Jarduera sailkatu eta ez-kaltegarrietarako eta jarduera-lekualdaketetarako lizentzien tasen Ordenantza Fiskal Arautzaileetan indarrean dauden tarifetan ezarritakoak.

Nola eta noiz ebazten da?– Eskatzaileei gomendatzen zaie izapidetze-unitatera joateko lizentzia eskatu aurretik, inprimakiak eta entregatu beharreko dokumentazioari buruzko aldez aurretiko aholkuak jasotzeko.

– Jarduera zabaldu edo titularraren eskualdatzeak eta aldaketak egin edo lizentzia eskualdatu behar den kasuetan, Ordenantza Fiskalean ezarritakoa bete beharko da.

– Izapidetzeko epea: bi hilabete.

Non kontsulta daiteke izapidetze-egoera?

– Hemen kontsulta daiteke: Herritarren karpeta – Nire espedienteak.